2009/10/14

Isabel Allende

Isabel Allende Llona,Liman jaioa da 1942ko abuztuak 2an.Iberoamerikako idazlerik ezagunena bezela hartzen dute.51 milioi eleberri baino gehiago saldu ditu eta bere liburuak 27 hizkuntza ezberdinetan izan dira itzuliak.


1945ean, bere gurasoak banandu egin ziren eta bere ama eta bere bi anaiekin itzuli zen Chilera.


1953-1958 arte Bolivia eta Beirut(Líbano) artean bizi ziren.Bolivian ikastola estatubatuar batean egon zen eta Beiruten ingelesezko ikastola pribatu arrunt batean ikasi zuen.1958an Chilera itzuli zen eta Miguel Frías ekin ezkondu zen 1962.urtean.

1959tik 1965 arte FAO-n egin zuen lan,Santiago de Chilen dagoen egoitzan.1963.urtean bere alaba Paula jaio egin zen.Hurrengo urte haietan Europan bizi zen,batez ere, Bruselas eta Suiza artean.1966.urtean Chilera itzultzen, bere semea Nicolás jaio zen.1967.urtetik aurrera, Paula izeneko aldizkari baten erredakzioan egin zuen lan eta han gai ezberdinetako artikulu asko idatzi zituen.Ondoren, Mampato aldizkarian egin zuen lan eta han, umeentzako artikulu bat eta bi ipuin idatzi zituen.Chileko telebistako bi programetan azaldu zen baita ere.

1973an, bere antzerkiko obra bat estreinatu zuen, El embajador izenekoa.Urte hartan bertan Estatu kolpea hedatu zen Pinochet-en eskuetan,han Isabelen osaba, Salvador Allende, suizidatu egin zen.1975ean Venezuelara ihes egin zuen. 13 urtez egon zen han eta El nacional de Caracas-eko aldizkarian eta batxilergoko ikastola batean egon zen 1982ra arte.


1981ean 99 urteko aitona bat hiltzear zegoenean, idatzi bat egin zuen eta bere obra ezagunena bihurtu zen La casa de los espíritus(1982) izenekoa.Hainbesteko arrakasta izan zuenez, beranduago zinemetan eta antzokietan estreinatu zen.Hau, hizkuntza garrantzitsuenetara izan da itzulia eta mundu osoan izan da ezaguna obra horrengatik.1984. urtean ere De amor y de sombra obra argitaratu zuen eta honek ere arrakasta handia izan zuenez, zinemara eraman zen.Horregatik, bere senarrarekin zuen harremana apurtu egin zen eta 1988ko uztailak 7an Willie Gordon-ekin ezkondu zen San Francisco-n.


1992an, bere alaba Paula hil egin zen porfiria baten erruz, koman utzi zuela Madrileko klinika batean. Esperientzia mingarri honek liburu bat idaztera bultzatu zuen bere alabari buruz, bere haurtzaroa, nerabezarotik pasatuz , ihes egiten dutenerarte.Gaur egun, San Rafael(California)-n bizi da.














Berak ez du korronte literario haundirik eduki. Berak esaten duen modura, idazten hasten denean tokia, garaia istorioa eta petsonaiak idazten doan bitartean etortzen zaizkio burura.Bere obrarik gehienak, berak idatziriko kartetan edo pentsamenduetan oinarritzen dira gehien bat.Umorea ere da bere lanen oinarri nagusienetariko bat eta eta umore horren atzean dauden istorioak adierazten dituela ere.



Bere obrarik ezagunenak hauexek dira:



-La casa de los siete espejos(1975)



-La gorda de porcelana(1984)



-De amor y De sombra(1984)



-Eva Luna(1987)


-Cuentos de Eva Luna(1989)


-El plan infinito(1991)


-Paula(1994)


-Afrodita(1997)


-Hija de la fortuna(1999)


-Retrato en sepia(2000)


-La ciudad de las bestias(2002)


-Mi país inventado(2003)


-El reino del dragón de oro(2003)


-El bosque de los pigmeos(2004)


-El Zorro: comienza la leyenda(2005)


-Inés del alma mía(2006)


-La suma de los días(2007)


-La isla bajo el mar(2009)



No hay comentarios: